Zigor kodearen erreforma

Rajoyk eta Sanchezek ituna sinatu dute "terrorismoaren kontra"

Bizi guztiko kartzela zigorra jaso dute, eta "terrorismoagatik" zigortu ahal izateko zerrenda zabaldu egin dute. Gainera, kasu jakin batzuetan, bidea ireki dute "terrorismoagatik zigortutakoen" inhabilitazioa bizi osokoa izan dadin.

Rajoy eta Sanchez, gaur, akordioa izenpetu ostean. FERNANDO ALVARADO
2015eko otsailaren 2a
11:16
Entzun

Mariano Rajoy Espainiako gobernuburuak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak Moncloan egin dute agerraldia, "terrorismoaren kontrako" lege proposamena aurkezteko. "Terrorismo auzietan" bizi osoko kartzela zigorra jasotzen du proposamenak, baina PSOEk klausula bat gehitu dio: parlamentuan gehiengo batek babestuz gero, bizi osoko kartzela zigorra kendu egingo du. 

Pedro Sanchezek argudiatu du "terrorismoaren aurka indarrak batze aldera" izenpetu duela akordioa gobernuarekin. Rajoyk batasun irudia txalotu du, "sistema mehatxatzen duten guztien aurka beharrezkoa da batasuna". Ezberdintasun ideologikoen gainetik, PPk eta PSOEk "indar bat" izango balira bezala jardun dutela esan du. "Gaur demokraten batasun berri bat jaio da terrorismoari aurre egiteko".

Bestalde, "terrorismoagatik" zigor daitezkeen zerrenda zabaldu egiten du, eta hala zigortuak izan direnak, aske geratu ostean, haien inhabilitazioa, zenbait kasutan bizi osora hedatzea jasotzen du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.