AHT

Rajoyk onartu du "arazoak" daudela ‘Euskal Y’-arekin

Adifek aginduta, abiadura handiko trenaren Bizkaiko eta Arabako zatietan lanen erritmoa %15ekoa da

urtzi urkizu
2013ko martxoaren 5a
18:55
Entzun

Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyk abiadura handiko trenaren Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lanekin "arazoak" daudela onartu zuen atzo senatuko kontrol batzordean, EAJko senatari Jokin Bildarratzen galderari erantzunez. "Aurtengo diru saila txikiagoa da, baina nahikoa lanekin jarraitzeko", esan du Rajoyk. Bildarratzek gogoratu du zati batzuetan lanen erritmoa %15ean dela, Adifek hala agindu duelako. EAJko ordezkariak Rajoyri eskatu dio Eusko Jaurlaritzarekin negoziatzeko lana nola bultzatu. Espainiako presidenteak erantzun dio "konprometitua" dagoela 'Euskal Y'-arekin: "Nire eskuetan dagoen guztia egingo dut, eta Eusko Jaurlaritzarekin hitz egingo dut".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.