Alderdi abertzaleek bihar hartuko dute hitza Espainiako Kongresuan, baina Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eginiko hitzaldiari kritika egin diote gaur bertan.
Xabier Mikel Errekondo (Amaiur): "Rajoyri entzunda badirudi ez dagoela ustelkeriarik, ez dagoela krisirik... errealitatea manipulatu eta ezkutatu du".
Aitor Esteban (EAJ): "Rajoyk herrialde liluragarri bat irudikatu du, murrizketarik ez balego bezala, baina ezagutezina".
Uxue Barkos (Geroa Bai): "Ez dago sorpresarik Rajoyren diskurtsoan: kalera begiratu gabe jarraitzen du".