Ramon Etxezarreta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak Egunkaria auzia kritikatu du Goiena egunkarian egin dioten elkarrizketan (8. orrialdea), "bidegabekeria handia baita egunkari bat ixtea jendarte demokratiko batean. Ekintza guztiz larria da". Gainera, haren ustez, "prozesu honetan, Egunkaria ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da, neurri batean".
Espainiako Auzitegi Nazionalak ez du oraindik epaia eman, eta "euskarari gerta dakiokeen faktorerik positiboenetakoa izango litzateke absoluzioa", Etxezarretak dioenez. "Bake giroa ekarriko luke. Inportantea da esan ahal izatea euskara biolentziaren mundutik urrun dagoela".
Ramon Etxezarreta: "'Egunkaria' ez ezik, euskara bera ere auzitan egon da"
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ustez, "bidegabekeria handia da egunkari bat ixtea jendarte demokratikoan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu