Ramon Etxezarretak (Urrestilla, Azpeitia, 1954) aurki utzi egingo du Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza (HPS), BERRIAk baieztatu ahal izan duenez. Berak hartu du erabakia, arrazoi pertsonalengatik. Lankideei bidalitako gutunean dio "lanean deseroso" zebilela. Kultura Sailean dago HPS.
Urtebete ere ez du egin karguan, Patxi Lopezen (PSE-EE) gobernuak 2009ko maiatzaren 12an izendatu baitzuen posturako. Patxi Baztarrikaren (EAJ) lekua hartu zuen Etxezarreta PSE-EEko kideak HPSn. Aurretik, 1995etik 2007ra artean Donostiako Udaleko Euskara batzordeburu izan zen.
Lourdes Auzmendik hartuko du haren kargua. Euskara Sustapen zuzendaria da egun Auzmendi.
Lehengo astean Igor Calzada Hizkuntza Politikarako sailburuordeak erabaki zuen kargua uztea. "Aurreikusitako helburuak erdietsi" zituela eta "lana bukatuta, honako lan etapa amaitutzat" eman zuen.
euskara
Ramon Etxezarretak Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza utziko du, "lanean deseroso" zebilelako
Berak hartu du erabakia. Patxi Lopezen gobernuak iazko maiatzean izendatu zuen kargurako. Lourdes Auzmendik hartuko du haren kargua. Joan den astean Igor Calzada Hizkuntza Politikarako sailburuordeak erabaki zuen postua uztea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu