Politika

Ramon Etxezarretaren iduriko "bildutako kontsentsuak" egiten ditu desberdin EAEko eta Kataluniako estatutu proposamenak

Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotziaren aburuz bidezkoa da Espainiako Kongresuak Kataluniako Parlamentuak onartutako Estatutua tramitera onartzea, eta, aitzitik, Eusko Legebiltzarrak ontzat emandakoa joan den otsailean atzera botatzea. Etxezarretak agertu duenez, irizpide berak erabili dira bata zein bestea neurtzeko, eta Estatutuetako bakoitzak beren legebiltzarretan bildutako kontsentsua izan da neurgailua.

2005eko azaroaren 4a
09:43
Entzun
EAEko Estatutu proposamenak eta Kataluniakoak bakoitzak bere legebiltzarrean lortutako adostasuna izan da testu horiek Espainiako Kongresuan tramitera onartu edo ez erabakitzeko irizpidea, Ramon Etxezarreta Donostiako Udaleko PSE-EEko zinegotziak Euskadi Irratiko politikarien solasaldien esan duenez. Ildo horretatik, EAEko Estatutu proposamenak (Ibarretxeren Plana ere esaten zaio) zeukan arazorik handiena Eusko Legebiltzarrean nahikoa adostasun lortu ez izana zela adierazi du.

"Ibarretxeren Planak zeukan eragozpen bat: abiaburuan kontsentsu nahikorik eza. Konstituzionala edo inkonstituzionala izan, ez zeukan batere kontsentsurik eta negoziatzeko borondaterik ez zen ikusi", esan du Etxezarretak.

Kataluniako kasua, berriz, ikuspegi horretatik guztiz desberdina izan dela nabarmendu du: "Kataluniako Estatutua kontsentsu politiko handi batekin joan da, Kataluniako ia indar guztien onarpenarekin. Beraz, funtsean, guztiz desberdina da kontua. Guztiz desberdina izan da kontua, oso prozesu diferenteak izan dira".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.