Kataluniako Parlamentuak erabaki eta onartutako errespetatzen dutela adierazi du Jauregik, baina Espainiako Kongresuak proposamen hori Konstituzioarekin eta Espainiako eredu politikoarekin bat datorren erabakitzeko eskubidea duela azpimarratu du ETB2ko 'El Punto' saioan egin dioten elkarrizketan.
Kataluniako Estatutu berrian aurreikusten den finantziazio eredua aplikatuz gero Espainiako Estatua desagertzeko arriskuan egon daitekeela jarri du adibide; ildo horretatik, Estatuaren iraupena erkidegoen autogobernu nahien gainetik dagoela nabarmendu du. "Ezin dugu utzi erkidego batzuek Estatua desegitea", adierazi du.
Hori dela eta, autogobernuak "mugak" behar dituela erantsi du, eta "espainiarren interes orokorra" autogobernu nahien eta nortasun auzien gainetik dagoela.
Nolanahi ere, Kataluniako Estatutuaren inguruan adostasuna lortzeko itxaropentsu agertu da, eta "identitate, autogobernu eta Estatuaren arteko oreka" erdietsiko dela adierazi du.
Politika
Ramon Jauregi: "Ezin dugu utzi autonomi erkidego batzuk Estatua desegin dezaten"
PSOEko zuzendaritzak Kataluniako Estatutu berriari aldaketa handiak egitea erabaki izana arrazoitzeko, autonomi erkidego batzuk Espainiako Estatua desegin dezaten ezin dutela utzi argudiatu du Ramon Jauregi Espainiako Kongresuko diputatu sozialistak. Autogobernuak "mugak" behar dituela erantsi du, eta "espainiarren interes orokorra" dagoela nortasun auzien gainetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu