Atzo arratsaldean askatu zuten Ramon Sagarzazu oiartzuarra, Xantiana Cachenaut abokatuak baieztatu duenez. Baldintzapeko askatasuna onartu dio epaitegiak. Pirinio Atlantikoetako departamendutik ezin da atera. Ordu arte Parisko Fleury Merojis-ko presondegian atxikitzen zuten.
Joan den irailaren 22an atxilotu zuten Sagarzazu Baigorrin (Baxenabarre) iragan polizia operazioan, beste hiru pertsonekin batera: Iratxe Sorzabal, David Pla, eta Pantxoa Flores. Pantxoa Flores bera ere askatu zuten urriaren 14ean, Ramon Sagarzazuren testuinguru berean.
Abokatuek askatasun eskaera aurkeztu zuten joan den asteartean Sagarzazurentzat, instrukzio epailearen aitzinetik iragan eta. Argumentu idatziak biltzen dituen txostena onartu zien epaileak eta prokuradoreak ez zuen errekurtsorik jarri. Horren ondorioz zuten askatu atzo. Aldiz, baldintzapeko askatasuna da. Pirinio Atlantikoetako departamendutik ezin da atera
Ramon Sagarzazu askatu dute
Instrukzio epailearen aitzinetik iragan eta, abokatuek askatzeko eskaera aurkeztu zuten; epaileak onartu du eskaera, baldintzapean eta prokuradoreak ez du errekurtsorik jarri; Pirinio Atlantikoetako departamendutik ezin da atera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu