Euskal presoak

Ramon Sagarzazu presoa aske utzi dute

Hamabi mila euroko bermea ordaindu du. 71 urte dauzka. Iazko ekainean atxilotu zuen Espainiako Poliziak, ETArekin zerikusia zuelakoan.

2007ko urriaren 1a
19:05
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Ramon Sagarzazu Olazagirre presoa aske utzi dute gaur Aranjuezko (Espainia) espetxean, hamabi mila euroko bermea ordainarazita. 71 urte ditu Sagarzazuk, eta Oiartzungoa da (Gipuzkoa).

2006ko ekainaren 20an atxilotu zuen Espainiako Poliziak, Oiartzunen, ETArekin harremanak izatea leporatuta. Harrezkero, hainbat kartzelatan eduki dute: Soto del Real, Navalcarneron eta Aranjuezen.

Askatasunak behin baino gehiagotan salatu izan du haren egoera. "Izan ere, tiroideetako arazoak eta bihotzeko arazoak ditu. Hala ere, espetxean eduki dute orain arte".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.