BERRIAk bihar argitaratuko du Raquel Modubar Ezker Batuaren lehendakarigaiarekin eginiko elkarrizketa. Segidan, aurrerapen bat:
- Ezkerreko aukeren batasuna posible izango da berandu baino lehen. Ezkerra indartsuagoa eta zabalagoa izango da.
- Epe ertainera, gure helburua da hiru legebiltzarkide lortzea, bat herrialde bakoitzeko.
- Behar ez diren azpiegituretara milioika euro bideratu ordez, dirua mendekotasuna eta energia berriztagarriak garatzera bideratuta, lana sortuko dugu.
- Euskaltegietan euskara dohainik ikasi ahal izatea defendatzen dugu, euskararen erabilera gizarteratze aldera.