Raul Fuentes Villota estraditatzeko eskaera onartu du Londresek

2013ko maiatzaren 7a
17:58
Entzun

Madrilek Raul Fuentes Villota estraditatzeko egindako eskaera onartu du Nicholas Evans Westminsterreko Magistratuen Gorteetako epaileak. Haren arabera, legez ez dago arrazoi berezirik estradizioa ukatzeko. Hala ere, helegitea aurkeztuko du Fuentes Villotaren defentsak, erabakia jakin bezain laster Mark Summers abokatuak jakinarazi duenez, "Espainian ez luke-eta epaiketa justua izango". Fuentes Villotak 1991n atxilotu zutenean jasan zituen torturen berri emana du epaileen aurrean deklaratu zuenean, bideokonferentziaz, segurtasun bereziko espetxetik.

1991ko ekainaren 6an atxilotu zuten lehenengo aldiz bilbotarra, Barakaldon, Juan Mari San Pedro Blanco eta German Urizar de Pazekin batera, iturri ofizialen arabera, polizia baten autoaren azpian bonba bat jartzera zihoala. Behin-behinean lau urte preso egon ondoren, hirurak libre utzi zituzten 1995ean. Barne Ministerioaren arabera, Fuentesek orduan ihes egin zuen. Fuentes 1990ean sartu zen ETAn, iturri berak dioenez. Talde armatuko kide izatea leporatzen diote, eta armak eta lehergailuak eduki izana. Iaz atxilotu zuten Liverpoolen, Espainiako Justiziaren aginduz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.