Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko parlamentariak gaur goizean Espainiako Kongresuan Mariano Raxoi Espainiako presidenteari zuzendu zaio eta galdetu dio ea zer ekarpen egin behar duen bere gobernuak euskal gatazkaren behin betiko konponbidean. Raxoik erantzun dio euskal gatazka bakarra "ETAren izatea" dela. "ETAk bere krimenen etetea iragarri du, baina oraindik ez da desegin", esan du Raxoik, eta gaineratu du Espainiako Gobernuak ahal duen guztia egingo duela helburu hori lortzeko. Raxoi Amaiurri Kongresuan zuzendu zaion lehen aldia izan da gaurkoa, eta, bide batez, ETA behin betiko eta baldintzarik gabe desegin dadin bere eragina erabiltzeko eskatu dio.
Raxoi: "Euskal gatazka bakarra ETAren izatea da"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu