Raxoi: "Ez dut ulertzen batzuei nolatan ez zaien gustatzen indarkeriaren amaiera"

PPko presidentegaiari ETAren borroka armatuaren bukaera "albiste bikaina" dela iruditzen zaio. Lehengo larunbatean ez zuen parte hartu Madrilen Voces contra el Terrorismoren elkarretaratzean.

2011ko azaroaren 4a
15:33
Entzun

Espainiako eskuineko esparru batzuetara eta biktimen elkarte batzuetara zuzendutako esaldia bota du gaur Mariano Raxoi PPko presidentegaiak: "Ez dut ulertzen batzuei nolatan ez zaien gustatzen indarkeriaren amaiera". Punto Radio irrati katean esan du, Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeetako lehen egunean. "Albiste bikaina iruditzen zait [ETAk borroka armatua bukatu zuela iragartzea]. 40 urtean geunden horren zain".

Raxoik berretsi du ETArekin ez duela negoziatuko, eta "legea eta zuzenbide estatua ezarri" behar direla. "Oreka eta zuhurtzia" izateko eskatu du, "beste jarrerek inora ez garamatzate eta"-

Lehengo larunbatean milaka lagun bildu ziren Madrilen elkarretaratze batean, "terroristen baldintzarik gabeko errendizioa" eskatzeko. Voces contra el Terrorismok deitu zuen bilkura, eta han izan ziren, besteak beste, Jaime Mayor Oreja, Carlos Iturgaitz eta Miguel Arias Cañete PPko kideak. Raxoi ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.