Konponbide prozesua

Raxoi: "Zapaterok ez du hautsiko ETArekin, ez duelako nahi edo ezin duelako"

2007ko urtarrilaren 22a
15:17
Entzun
Mariano Raxoi PPren presidenteak gogor hitz egiten segitzen du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearen kontra. Hala, "Zapaterok ez du hautsiko ETArekin, ez duelako nahi edo ezin duelako", esan du gaur, alderdiaren bileran.

PPk Gobernuari neurri zehatzak eskatuko dizkio "terrorismoa bukatzeko". Neurri horien artean EHAk legez kanpo uzteko prozesua hastea dago. "EHAK-k dagoeneko 1,8 milioi euro jaso ditu herritarron zergetatik", esan du PPko buruak. "Ez dut begiratuko beste aldera, nahiz eta, agian, errazena horixe egitea izango litzatekeen".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.