Konponbideari begira

Raxoik asteartean hartuko du Basagoiti Moncloan

Basagoitik ETAren bukaera kudeatzeko PSE, EAJ eta PPren lidergo partekatua proposatuko dio. Espainiako presidentea urtarrilean bildu zen Lopez eta Urkullurekin Moncloan. 

2012ko otsailaren 9a
11:58
Entzun

Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak Antonio Basagoiti EAEko PPko burua hartuko du datorren asteartean Moncloan. Hala bukatutzat joko du bilera saila. Urtarrilaren 27an Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria hartu zuen eta handik lau egunera, Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea.

Bilerako gaia ETAk jarduera armatua bukatu osteko egoera aztertzea izango da. EAEko PPk dioenez, Basagoitik Raxoiri ETAren bukaera kudeatzeko PSE-EE, EAJ eta PPren lidergo partekatua proposatuko dio, "agenda ez uzteko ezker abertzalearen esku".

Lopezek eta Urkulluk espetxe politika aldatu beharra dagoela esan zioten Espainiako presidenteari Moncloan. Jaurlaritzako lehendakariak "antzinako Batasuna" legeztatzeko ere eskatu zion. EAJko buruak, bestalde, bakea eta normalizazio politikoa kudeatzeko elkarlana proposatu zion. Bien arabera, Raxoik harrera ona egin die eskaerei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.