Espainiako Gobernuko presidente Jose Luis Rodriguez Zapaterok "Batasunarekin moztu ezean" berarekin alferrik ari dela azaldu du gaur PPren lehendakari Mariano Raxoik, berak ez duelako "inoz onartuko terroristekin negoziatzerik". Hori bai, PPk eta PSOEk su-etenaren aurretik zuten "terrorismoaren kontrako itunera" itzuli nahi badu, horretan lagunduko diola berretsi du.
Horixe azalduko dio ostiraleko bileran Zapaterori, Punto Radion gaur azaldu duenez. Gainera, ETA desegin arte Batasunak hauteskundeetara ezin duela aurkeztu ere esango dio.
Raxoik dio ez dagoela zer eginik "Zapaterok Batasunarekin eten ezean"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu