Hilaren 7an Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearekin bildu zen Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria, eta aurki Mariano Raxoi Espainiako PPko buruarekin batzartuko da. "Ez gure ekimenez", esan du Josu Erkoreka EAJko parlamentariak gaur.
"Bilera hau bi alderdiren arteko normaltasunaren barruan kokatu behar da", Erkorekaren arabera, eta adierazi du "denetik" hitz egingo dute baina, batik bat, gai ekonomikoei buruz. Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuaren aurkako balizko zentsura mozioaz ez direla ariko adierazi du EAJko diputatuak.
Oaindik ez dituzte zehaztu Urkullu-Raxoi batzarraren eguna eta tokia. Dena dela, baliteke egunotan izatea. Izan ere, Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak bihar onartuko lan erreformaren dekretua, eta hori Kongresura aurki eramango du.
politika
Raxoirekin bilduko da orain Urkullu
Aurreko astean Basagoitirekin batzartu zen EAJko EBBko lehendakaria. Erkorekak dio gai ekonomikoei buruz hitz egingo dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu