Datozen hiru denboraldietan, beraz, Realeko jokalaria izango da Juanito. Jose Mari Bakero Realeko entrenatzaileak joan den astean adierazi zuenez, Juanito zentral posturako iruditzen zaio egokien. Datozen hiru denboraldietan izango da Juanito talde txur-urdineko jokalaria.
Ansotegik kontratua berritu du eta Viafarak ez du Realean jarraituko
Jon Ansotegi ere Realeko jokalaria izango da datozen bi urteetan. Berriatuako atzelariak gaur bertan sinatu du kontratu berria. Badirudi Asier Riesgoren auzia ere aste honetan konponduko duela Realak.
Bestalde, John Viafarak ez du Realean jarraituko. Realak bilera izan du gaur arratsaldean jokalari kolonbiarraren ordezkariekin, eta Viafara erosteko zuen aukerari uko egitea erabaki du.
Futbola
Realak orain arte Alavesen aritu den Juanito fitxatu du
Juanito, Alaveseko jokalari andaluziarra Realeko jokalaria izango da hemendik aurrera. Azken hiru asteetan negoziketetan aritu ostean gaur erdietsi dute akordioa Alavesek eta Realak. Kostata, baina ados jarri dira gaur alde guztiak. Realak oraindik ofizialki baieztatu ez duen arren Alaveseko zuzendaritzak eman du akordioaren berri. Bestalde, Ansotegik kontratua berritu du Donostiako taldearekin eta Viafarak, berriz, ez du Realean jarraituko datorren urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu