Denonerreala Jose Luis Astiazaran egungo presidentearen bidearekin oso kritikoa da, eta “oinarrietara itzultzea” aldarrikatzen du. Santosen hautagaitzak, berriz, Astiazaranen kontseilari batzuen babesa jaso du. Euskarari dagokionez, Denonerralak bere asmoen artean hartu du hurrengo adminisrazo kontseiluan euskara dakitenen kopurua Gipuzkoako euskaldunen ehunekoaren paretsukoa izatea. Santosen hautagaitzak ez du gai horri buruzko asmorik agertu.
Nolanahi ere, Fuentesen eta Santosen arteko lehia estua izatea espero da.
Santosek irabaziko balu Valeri Karpin jokalari karismatikoa litzateke Realeko kirol arloko lehendakariordea, eta babes horri esker boto asko bil ditzake.
Fuentesekin, berriz, klubeko jokalari historiko askok bat egin dute, besteak beste, Luis Miguel Arkonada atezain ezagunak. “Oinarrietara itzultzea” aldarrikatzen du Denonerrealak: funtsean, arlo ekonomikoan, inbertsioak egiterakoan-eta, Astiazaranen taldea baino zuhurrago izatea, eta harrobiari jartzen zaion arreta indartzea.
hauteskundeak realean
Realeko akzionistek gaur aukeratuko dute presidente berria
Realeko 9.623 akzioniestek dute gaur klubaren hurrengo presidentea hautatzeko hauteskundeetan botoa emateko aukera. Lehian, berriz, bi hautagai: batetik, Miguel Fuentes jokalari ohia Denonerreala plataformaren babesarekin; bestetik, Miguel Santos jokalarien ordezkari ohia, zerrendan bigarren Valeri Karpin duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu