Garbiketarako produktuak ekoizten dituen Reckitt Benkiserrek asteartean jakinarazi zuen Gueñesko lantegia ixteko eta 194 langileak kaleratzeko asmoa zuela, baina langile batzordeari gaur eman dio "itxiera planaren" berri. Bilboko hotel batean zuzendaritzarekin batzarra zutela eta, Gueñesko lantegiko 50 bat beharginek elkarretaratzea egin dute atarian, itxieraren kontra.
Protesta ekitaldia egiten ari zirela, Ertzaintza inguratu zaie eta ez zeukatela elkarretaratzea egiteko baimenik agertu die. Halaber, identifikatzeko eskatu diete. Tentsio uneak izan dira, eta, manifestarietako zenbait jo egin dituzte Ertzainek. Azkenean, ordea, baimena lortu dute langileek, eta ordubatak arte, bilera amaitu den arte, han egon ahal izan dute.
Gueñesko lantegiak irabaziak ematen dizkio multinazionalari, baina ekoizpena Poloniara, Portugalera eta Ingalaterrara eraman nahi dute irabaziak areagotzeko. Bihar beste elkarretaratze bat egingo dute langileek.
Ekonomia
Reckitt Benckiserreko langileen aurka indarra erabili du Ertzaintzak
Zuzendaritzak Gueñesko (Bizkaia) lantegia ixtea erabaki duela salatzeko Reckitt Benckiser multinazionaleko langileek elkarretaratzea egin dute goizean Bilbon. Baimenik ez zutela-eta elkarretaratzea bertan behera uzteko agin die Ertzaintzak. Tentsio uneak izan dira, eta ertzainek indarra erabili dute. Nolanahi ere, baimena lortu dute langileek eta protesta ekitaldiarekin aurrera jarraitu ahal izan dute. Multinazionaleko zuzendaritza langile batzordeari itxiera planaren berri ematen ari zitzaion hotelaren aurrean egin dute elkarretaratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu