Garraioa

Renfe ez da sartuko Gipuzkoako txartel bakarrean

Haren prezioak eta tarifak ez dira txartel horren araberakoak izango.

Berria.info
2012ko abenduaren 18a
19:06
Entzun

Heldu den urteko martxoaren 4an hainbat konpainiak bat egingo dute Gipuzkoako txartel bakarrarekin. Haien artean, baina, ez da Renfe egongo. Gipuzkoako Garraio Agintaritzak eman du Renferen erabakiaren berri, ohar batean. Ez du azaldu zergatik hartu duen tren konpainiak erabaki hori. Txartelarekin bai egingo dute bat EuskoTrenek, Dbusek eta Lurraldebusek. 

Gipuzkoako Garraio Agintaritzak adierazi duenez, Renfek tarifak egokituko ez baditu ere, posible izango da Mugi txartelarekin ordaintzea Renfeko bidaiengatik, gaur egun Lurraldebuseko txartelarekin egiten den bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.