Kazeta honek atzo argitaratu zuen herritar talde batek eginiko salaketa. Azaldu zutenez, maiatzaren 1ean, Renfeko segurtasun zaindariek txartelak eskatu zizkieten, gazteleraz. Euskaraz egin zieten herritarrek zaindariei, eta gaztelaniaz hitz eginarazi zieten haiek, Espainiako hizkuntza ofiziala gaztelania dela argudiatuta.
Herritarrak gaztelaniaz mintzatzeari uko eginda, zaindariek Ertzaintza deitu zuten. Zortzi ertzain joan ziren, eta haietako batek azalpenak gaztelaniaz emateko eskatu zien.
Gertatutakoagatik barkamena eskatu zuen atzo. Bi mezu argitaratu zituen Twitter sare sozialean, euskaraz eta gaztelaniaz. Euskarazkoan, barkamena eskatu zuen, eta gaztelaniazkoan, jakinarazi zuen ikerketa hasi duela gertatutakoa argitzeko.
@IkerSU Barkamenak gertakariagatik. Arduradunei mezua helaraziko diegu. Goraintziak
— Renfe (@Renfe) May 14, 2014