Renfeko trenetan ez da grebarik izango bihar eta etzi. Sindikatuek deialdia egina zuten, baina bart gauean akordioa lortu dute lan hitzarmenari buruz. Akordio "onena" ez dela onartu arren, sindikatuek nabarmendu dute bost urterako sinatu dutela. "Eta hori ez da gutxi garaiotan".
Itunarekin, Espainiako Sustapen Ministerioak hitzeman du Renfen ez dela murrizketarik izango. "Funtsik gabeko gastuak kenduko ditugu, hori bai". Renfe enpresa publikoa liberalizatuko du Madrilgo gobernuak datorren urteko udan.