sanferminak

Riau-riau jendetsua izan da aurtengoa ere

3.000 pertsona bi orduz aritu ziren Astrainen baltsa kantatzen.

2011ko uztailaren 7a
15:01
Entzun

3.000 pertsona inguru elkartu ziren atzo banda munizipalaren doinuen erritmoan riau-riaua dantzatu eta abesteko. Ia bi ordu behar izan zuten Udaletxe plazatik San Lorenzo elizara dagoen tartea egiteko. Animatu zirenen artean gazte asko ikus zitekeen.

1991ean egitarau ofizialetik kanpo geratu zen riau-riaua, zenbait partaidek udal taldearen aurkako liskarrak sortu zituztelako.Orduz geroztik hainbat saiakera egin dira jaia berreskuratzeko, gaur egun egiten dena jatorrizkoaren oso antzerakoa da baina udal taldearen partehartzerik gabe.

Plazatik elizarako bideak Astrainen baltsa abesten dute behin eta berriz. Errekorra 1980an jarri zen, 181 aldiz abestu zuten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.