Presoak

Rikardo Prieto santurtziarra aske utzi dute, espetxean 21 urte egin eta gero

21 urtez espetxean egon eta gero, gaur goizean geratu da aske Rikardo Prieto Santurtziko (Bizkaia) bizilaguna. Urte horietan guztietan, Espainiako hainbat kartzelatan eduki dute preso. 1983an atxilotu zuten, eta poliziaetxean inkomunikatuta egon zen zortzi egunetan torturatu egin zutela salatu zuen.

2004ko apirilaren 19a
18:59
Entzun
Gaur goizean atera da Prieto Kordobako espetxetik. Aurretik, ordea, beste hainbat presondegi ezagutu ditu: Carabanchelen, Alcala Mecon, Herrera de la Manchan, Ocaña I.ean, Bonxen, Puerto II.ean eta Valdemoron izan dute Kordobara eraman aurretik.

1983ko maiatzean atxilotu zuten, Urtuellan (Bizkaia), eta inkomunikatuta eduki zuten zortzi egunetan torturatu egin zutela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.