Politika

Roberto Jimenez ildo ofizialaren hautagaia aukeratu dute PSNko idazkari nagusi

158 ordezkariren babesa jaso du Burlatan egin duten IX. Kongresuan. Amanda Acedo sektore kritikoaren hautagaiak, berriz, 64 boto eskuratu ditu. Goizean, berme nahikorik ez zuela-eta aurkezteko asmoa bertan behera utzi du Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotziak.

2008ko ekainaren 28a
19:19
Entzun
Roberto Jimenez da PSNko idazkari nagusi berria, martxoaren 31n burmuineko odol isuri baten ondorioz hil zen Carlos Chiviteren ordez. 158 boto jaso ditu, eta, beraz, erraznagusitu zaio Amanda Acedo kritikoen hautagaiari.

Burlatan egin du PSNk idazkari nagusia aukeratzeko batzarra, alderdiaren IX. Kongresua. Goizean, bilkura hasi aurretik, hiru ziren hautagai izateko hautagaiak: aipatutako biez gain, Jose Luis Uriz Atarrabiako zinegotzia. Urizek, ordea, ez du zuzendaritzak hautagai izateko eskatutako berme kopurua eskuratu, eta erretiratu egin da. Ez du behar adina berme lortu, eta ez dela lortzen saiatu azpimarratu du Urizek komunikabideen aurrean egin duen agerraldian. Lehiatik erretiratzen dela eta babesa Amanda Acedori ematen diola azaldu du.

Urizek adierazi du PSNk behar duen aldaketa norbaitek ordezkatu behar zuela aurkeztu zuela hautagaitzza, eta gogor kritikatu du alderdiko buruzagi nagusia aukeratzeko sistema, hain zuzen ere, berme kopuru zehatz bat eskuratu beahr delako. Ezkerreko alderdi batean berme horiek eskatzea ez dela zilegi iritzi dio. Acedori babesa ematearen inguruan, berriz, bere ideietatik hurbilen dagoena dela agertu du.

Horrenbestez, bi hautagai geratu dira: Roberto Jimenez egun nagusi den ildoaren ordezkaria eta Amanda Acedo oposizio irmoagoa eta "aire freskoa" aldarrikatzen zuena. Esan bezala, Jimenezek erraz lortu du aukeratua izatea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.