Politika

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusigaiak "jarraipeneko" politika eginda lortu nahi du "eskubiaren alternatiba" eratzea

Ekainaren 28an eta 29an egingo du PSNk Kongresua, eta Carlos Chivite zenaren ordezkoa hautatuko dute.

2008ko maiatzaren 12a
14:14
Entzun
Roberto Jimenez hurrengo lau urteetan PSNko idazkari nagusi izateko hautagai izango da, berak gaur iragarri duenez, eta "alderdiaren ahal den batasunik handiena" lortu nahi du "proiektu politikoa aurrera ateratzeko". Egitasmo hori "jarraipenekoa" izango da, "hobekuntzak sartuta". Modu horretara "eskubiaren alternatiba" eratu nahi duela azpimarratu du, nahiz eta PSNk Nafarroako Parlamentuan UPNrekin lankidetza akordioa daukan.

Ekainaren 28an eta 29an egingo du PSNk Kongresua, Iruñean. Azkeneko urteetan Carlos Chivite izan da idazkari nagusia, baina martxoaren erdialdean hil egin zen, asteetan erietxean egon ondoren buruko isuria zela medio.

Jimenezek adierazi du alderdikie "askoren" babesa daukala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.