Sainzen osasunari eta jaso zuen arretari buruzko txosten eta agiri zehatzak nahi ditu haren familiak: egin zizkioten azterketetan zer aurkitu zioten, zenbat aldiz eskatu behar izan zuen medikutara joatea, zenbat denboran egon behar izan zuen zain...
Izan ere, espetxeko agintariek presoaren osasunarekin arduragabekeriaz jokatu zutela uste dute familiakoek, eta utzikeria horren ondorioz hil dela. Hori dela eta, heriotzaren inguruko auzian akusazio partikular izango direla iragarri dute.
Osterantzean, Sainzen gorpua Euskal Herrira bidean da. Okerrik ezean, 19:30etan iritsiko da Portugaletera (Bizkaia). Harrera egingo diote han, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak debekatu egin duen arren.
Heriotza espetxean
Roberto Sainzen familia akusazio partikularra izango da, presoaren osasunarekin arduragabekeriaz jokatu dutela iritzita
Atzo Aranjuezko espetxean (Madril, Espainia) bihotzekoak jota hil zen Roberto Sainz Olmos euskal preso politikoaren familiak uste du kartzelako arduradunek ez ziotela behar bezalako osasun arreta eman, eta horregatik hil zela. Areago, heriotza horren inguruko auzian akusazio partikularra izango dela iragarri du, espetxeko agintariei Sainzen osasunarekin arduragabekeriaz jokatzea egotzita. Preso hil berriaren gorpua Euskal Herrira bidean da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu