"Asmoa Fundazioak Iparralden ahalik eta autonomia eta ekimen gehien izatea da. Bestalde, gizarte-aurrerabideak eta euskaldunen borondatea kontuan hartzen dituzten pertsonentzat eta mugimenduentzat lankidetza-erreferentzia bihurtzea ere bada beste helburu bat", azaldu du Robles-Arangiz Institutuak prentsa oharraren bidez.
Etxeberri ABko buruzagitzakoa izana da, baina Robles-Arangiz Institutuak zehaztu du alde batera utziko dituela alderdiko erantzunkizunak, eta aurrerantzean bete-betean Fundazioan arituko dela.
Sindikalgintza
Robles-Arangiz Institutuak bulegoa zabalduko du Baionan
ELA sindikatuaren inguruko Robles-Arangiz Institutuak Ipar Euskal Herrian ere lanean hastea erabaki du, eta horretarako bulegoa zabalduko du Baionan. Prentsa ohar baten bidez jakinarazi dutenez Txetx Etxeberri izango da Baionako bulegoko arduraduna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu