Serapio Esparzaren izendapena atzera bota eta Rodezno Kondearen plazari Askatasunaren plaza izena jartzea onartu du Joseba Asiron Iruñeko alkateak. Hala, bete egingo du Udalbatzak onartutakoa. UPNk, PSNk eta Ezkerrak adostutako mozioan erabaki zuten Askatasunaren plaza izena.
Asironek pena du prozesu parte hartzailea eten egin delako, baina nabarmendu du ez dela jarriko udalbatzak hartutako erabakiaren gainetik. UPN eta PSNren jarrerak kritikatu ditu Asironek, uste baitu bere kontra egiteagatik agertu direla Askatasunaren plaza izenaren alde.
Egungo Rodezno Kondearen plazaren atzealdean dagoen lorategiari deituko diote aurrerantzean Serapio Esparza lorategia.