Sortu-ren erregistroa

Rodolfo Ares: "Ezker abertzalearen pausoak ikusten ditugu"

Eusko Jaurlaritzan PSE-EEren politika ez duela PPk ezartzen dio Barne sailburuak. "Ez gaude itsu", esan du. Aitor Bezares ezker abertzaleko kideak, berriz, adierazi du proiektu politiko propioarekin ezker abertzalea hauteskundeetan izango dela.

2011ko martxoaren 18a
18:21
Entzun

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuak ezker abertzaleak azken hilabeteetan eman dituen pausoak ikusten dituztela esan du gaur, eta horiek aintzat hartu behar direla. "Ez gaude itsu", esan du. Hala ere, iragarpenik ez duela egin nahi gaineratu du, "azkenean epaileek erabakiko baitute Sortu legezkoa den edo ez".

Aresek esan du PP ez dela PSE-EE zaintzen ari. Sozialistek Sortuk biolentzia errefusatzeko emandako pausoak txalotzeko proposamena aurkeztu behar zuten Legebiltzarrean, baina PPren kexuen ondoren, atzera bota du. "Gure arteko desadostasunei konponbideak bilatzen dizkiegu", esan du Aresek.

Jaurlaritzan terrorismoaren aurkako politikak eta baketze politikak Patxi Lopezek finkatzen ditu, Aresen arabera, eta lehendakariarengan iritzi aldaketarik ez dela egon esan du. Lopezekin bat egin du Aresek Sorturi etengabe baldintza berriak ezin zaizkiola jarri esaterakoan: "Askotan badirudi batzuek eta besteek arauak aldatu nahi dituztela".

Aitor Bezares ezker abertzaleko kideak esan du seguru dagoela hauteskundeetan parte hartuko dutela, proiektu politiko propioarekin, eta udalak demokratizatzea eta gaineratu du ustelkeriari aurre egitea izango dutela helburu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.