Rodriguezen hiltzailea zaindu zuen ertzainak dio eraso izana aitortu ziola

Akusatuak epaiketan deklaratu du ez zuela alkoholik edan eta egindakoa justifikatu zuela

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
«Egindakoa ulertzen zuen, eta justifikatu egin zuen». Yasmin Rodriguezi eta Pablo Urtizbereari labana sartu ondoren, Edward Enrique San Clemente inputatua erasoaz jakitun zela azaldu duhura zaindu zuen ertzainak. Erasoa egin izana aitortu ziola adierazi du Gipuzkoako Auzitegian, Rodriguezen hilketaren epaiketaren hirugarren egunean.

Akusatuaren «hozkeria, naturaltasuna eta baretasuna» nabarmendu du ertzainak. Baztertu egin du, halaber, edanda zegoela, horren sintomarik ez zuelako. Dozena bat ertzainek deklaratu zuten atzo, eta antzeko adierazpenak egin zituzten guztiek.

Abasoloren indultuaren aurka

Durangoko Plataforma Feministak salatu egin du Espainiako Gobernuak Paul Abasolori emandako indultu partziala, eta udalari erabakiaren aurka egiteko eskatu dio: «Eskandaluzkoa da indultua, eta erakundeak ezin dira axolagabeak izan. Gizarte osoari dagokion gai bat da».

Horrez gain, bi gizon atxilotu zituzten emazteei erasotzeagatik herenegun. Bata, Portugaleten (Bizkaia) haurdun dagoen emazteari eraso diolakoan, eta bestea, Lezon (Gipuzkoa) ustez emaztea jotzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.