Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Galdera zuzena

Roldan Jimeno

Historialaria

2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
1. Ikusminez jarraitzen al dituzu hauteskundeok?

2. Zerk deitu dizu gehien arreta?

3. Zer uste duzu gertatuko dela?

4. Nork irabaziko du: EAJk ala EH Bilduk?

5. Emaitzek inongo ondoriorik izango al dute Nafarroan?

1. Bai, baina oraingoa nahiko ikusmin berezia da, beste hauteskundeekin alderatuta. Nafarroatik begiratuta, iraganean hauteskundeek ikusmin esklusiboa zuten, baina oraingoan esklusibotasun hori jaitsi egin da erabat, eta Katalunian gertatzen ari denak niri, adibidez, arreta handiago pizten dit.

2. Kataluniakoak sekulako oihartzuna eta eragina izango du etorkizunean Euskal Herrian, eta EAEn batez ere. Horrek kanpaina osoa baldintzatu du, baina susmoa dut ezustean hartu dituela guztiak. Alderdi konstituzionalistak kanpainan oso mezu sinplistak botatzen ari dira krisiaren gaia saihesteko. Betiko leloak ari dira plazaratzen. Nire ustez, alderdi abertzaleak tokiz kanpo hartu ditu. Hein handi batean, egokitu behar izan dute, eta ez dut uste egokitzapena oso fina izaten ari denik. Ez, gutxienez, behar duen bezalakoa.

3. Nire ustez, EH Bilduk sekulako gorakada izango du. Egia da hutsetik egingo duela jauzia, baina, oro har, sorpresa politikoa emango du. Argi eta garbi, alderdi konstituzionalistek jaitsiera izango dute. EAJk gorakada izango du, baina ez EH Bilduk edukiko duen bestekoa.

4. Bai, zalantzarik gabe. Oro har, egoera orokorrak eragingo du. Argi daukat hurrengo Jaurlaritza abertzalea izango dela. Ez dakit zer koloretakoa, zer koalizio, eta nola. Kataluniako hurrengo gobernua ere abertzalea izango da. Kataluniakoek hartutako bidea oso argia, intesgarria eta inteligentea iruditzen zait. Beste gauza bat da Espainiako Gorteetako egoera. Horrek eragina izango du Jaurlaritzan. Nafarroan alderdi abertzaleak gutxiengoan daude. Nafarroan baliatuko dute UPNkoek, batez ere abertzaleen kontrako kanpaina erasokor batean. Euskaltzaleok eta abertzaleok aurretik urte latzak ditugu. Izan genituenak bezala, Ibarretxek irekitako prozesuarekin. Hurrengo hilabeteak? Oso gogorrak izango dira. UPNk, PPk eta ofizialtasunak krisi ekonomikoa eta euren ustelkeria guztia estaltzeko erabiliko dute abertzaletasuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.