Romneyk Larrialdiak Kudeatzeko Erakunde Federala desegitea proposatu zuen

2012ko urriaren 30a
14:15
Entzun

Alderdi Demokrata Sandy urakana baliatzen ari da Romney hautagai errepublikanoa kritikatzeko, primarioetako telebistako eztabaida batean esandakoengatik, 2011ko ekainean. FEMA Larrialdiak Kudeatzeko Erakunde Federala desegitea proposatu zuen Romneyk, eta adierazpen horiek Obama urakanaren aurrean mantentzen ari den jarrerarekin kontrajartzen dituzte demokratek.

Obamak egun hauetan bere burua eskaini die herritarrei urakanari aurre egiteko, eta ez da ezkutatu. Primarioetako eztabaidaren bideoa entzun daitekeenez, ordea, Romneyk FEMA desegitea, estatuen esku uztea edo pribatizatzea proposatu zuen, zor federala murrizteko. Imanol Murua Uriak gaur kontatu du BERRIAn, West-etik atalean: Nire teilatua.

[YouTube]http://youtu.be/oqXk5XxHKx8[/YouTube]

Romneyren aholkulariek eta kanpaina arduradunek diote orain hautagai errepublikanoak ez duela larrialdietarako erakundea desegitea nahi, baizik eta estatuek larrialdien kudeaketan erabakitzeko ahalmen handiagoa izatea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.