'Irungo ogasuneko auzia'

Rosa Cobos, Pedro Atristain eta Pilar Gracenea deklaratzera deitu ditu epaileak

Abuztuaren lehen bi egunetarako hitzordua jarri die epaileak hiruei, Irungo Ogasunean izaniko iruzurraren harira inputatu gisa deklaratzeko

2007ko uztailaren 18a
15:16
Entzun
Irungo Ogasunean izaniko iruzurra ikertzen duen epaileak hiru lagun deitu ditu deklaratzera: Rosa Cobos –Jose Maria Bravoren emaztea–, Pedro Atristain haren bazkidea eta Pilar Gracenea funtzionarioa. Irungo 2. Instrukzio epaitegiak abuztuaren lehenerako deitu ditu Atristain eta Cobos deklaratzera, eta hurrengo egunerako jarri dio hitzordua Bravorekin batera Irungo eta Donostiako Ogasunaren bulegoetan lan egin zuen Graceneari. Hiruek inputatu gisa deklaratu beharko dute, atzo kaleratutako probidentziak dioenez.

Fiskaltzaren ustez, ogasunarekin zorrak zituzten herritarrei deitzen zieten inputatuek, eta dirua eskura edo txeke bidez ordaintzeko eskatzen zieten. Hala, zorra horrela kitatuta, ordaindu beharreko diru kopurua txikiagoa zela esaten zieten herritarrei. Dirua kobratu ondoren, eurentzat hartzen zutela leporatzen diete, eta baita beren enpresak erabiltzea diru hori zuritzeko. Iruzurra bost milioi eurotik gorakoa dela uste du Fiskaltzak. Irungo Ogasuneko bulegoko zuzendari ohi Jose Maria Bravo Martuteneko espetxean da egun, ondasun publikoa bidegabeki erabiltzea, dokumentu ofizialak faltsutzea, delitu jarraitua egitea eta dirua zuritzea leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.