Rosa Diez ez da joango Madrilgo manifestaziora
MADRIL. Larunbatean Voces Contra El Terrorismo plataformak Madrilen egingo duen manifestaziora ez dela joango jakinarazi du Rosa Diez UPD alderdiko presidenteak. «Ez dago beharrezko baldintza politikorik, eta ETAri merezi duena baino gehiago ematea litzateke», arrazoitu du. Diezen ustez, «Batasuna udaletxeetan ez sartzea» da orain garrantzitsuena, eta, beraz, horri begira egin beharko litzateke indarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu