politika

Rubalcaba: "Batasuna ez da hauteskundeetan egongo ETArekin ez badu mozten garbi"

Espainiako ministroak dio ez dutela "zipitzik" aldatuko "borroka antiterrorista". 'Gara'-ren arabera, ezker abertzalearen alderdi politiko berriak estatutuetan "indarkeria baztertu" egingo du.

2010eko urriaren 28a
16:51
Entzun
Ezker abertzalearen legeztatzeari buruz betikoa esaten jarraitzen du Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak -lehengo astetik gobernuko bozeramailea eta lehen presidenteordea ere bada-; hau da, "borroka antiterrorista" ez dela aldatu, ez dutela "zipitzik" aldatuko eta ezker abertzaleak ETA utzi beharra daukala bozetan egoteko. "Batasuna ez da hauteskundeetan egongo ETArekin ez badu mozten garbi, hura ez badu uzten", esan du gaur Rubalcabak. "Haren beste aukera: "ETA konbentzitzea armak utzi ditzan".

Atzo Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak jakinarazi zuen alderdi berria sortzeko lanean ari direla, "legezkoak izateko eta erakundeetan egoteko". Alderdiak "estatutu berriak eta izen berria" lituzke, Morenok Onda Vasca irrati katean adierazi zuenez. Ezker abertzaleak Zutik Adierazpenean dio aro berrirako ezinbestekoa izango dela berak ere alderdi politiko legeztatua izatea.

Gaur 'Gara'-k argitaratu du ezker abertzalearen alderdi horrek estatutuetan indarkeria baztertu egingo duela eta bide politikoen alde baino ez dela agertuko. Izaera independentista eta sozialista izango ditu, halaber.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.