Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroaren ustez, "Batasunak esaten badu hauteskundeetan egongo dela, ETArekin moztu duela esan nahi du horrek, edo indarkeria uzteko konbentzitu duela".
Legez kanporatzeen eta baliogabetzeen hasieratik ere esan izan du ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartu nahi duela. Espainiako Justiziak batzuetan utzi izan dio legez parte hartzen; besteetan ez baina, hala ere, botoa eskatuz egon izan da bozetan. Gaur Rubalcabak, ordea, atzo Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak Iruñean esandakoari erreparatu dio bereziki. Hain justu, "egungo egoerak aldaketa politiko eta sozial gehiagoren beharra sendotzen du. Aukerak badaude ezkerreko aliantza baterako" zioen atzo Morenok.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaur adierazi du "[ETAren] terrorismoaren bukaera ikusten" ari dela gizartea, eta amaiera hori "laster" gertatuko dela, "etakideak gero eta gutxiago direlako, gero eta babes gutxiago dutelako".
politika
Rubalcaba: "Batasunak badio hauteskundeetan egongo dela, ETArekin moztu duela esan nahi du horrek"
Espainiako Barne ministroak atzo Txelui Moreno ezker abertzaleko kideak esandakoari erreparatu dio; "egungo egoerak aldaketa politiko eta sozial gehiagoren beharra sendotzen du. Aukerak badaude ezkerreko aliantza baterako", esan zuen Morenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu