Rubalcabak dio diputazioak «soberan» daudela duten funtzioa ikusita

Matok uste du PSOEk aldundiak kendu nahi dituela Espainiako 24 aldundietatik zortzitan agintzen duelako

Erredakzioa
2011ko abuztuaren 17a
00:00
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren Espainiako hauteskunde orokorretarako presidentegaiak azaldu du probintzietako diputazioak «soberan» daudela orain arteko antolakuntza eta funtzioa kontuan hartuta.

Hori dela eta, esan du Espainiako administrazio publikoak dituen «lau mailetatik» —estatua, autonomia erkidegoak, aldundiak eta udalak— batek «XIX. mendeko egitura» duela, eta «berraztertu egin behar» dela. Izan ere, «egin behar dena administrazioak dituen gainerako hiru mailetara egokitzea da, sendotuta daudenak horiek direlako».

Ana Mato PPko Antolakuntza idazkariordeak, berriz, uste du PSOEk aldundiak kendu nahi dituela Espainiak dituen 24 aldundietatik zortzitan bakarrik agintzen duelako, eta Rubalcabari gogorarazi dio 15 milioi espainiar aldundien «menpe» daudela. Hori bai, onartu du «batzuetan» aldundi eta udalen artean bikoizketak egoten direla, eta saihets daitezkeen gastuak daudela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.