Rubalcabak dio «nahikoa froga» bazegoela Bateragunekoak zigortzeko

PSOEko kideak azaldu du ETAren amaiera «gertu» egongo litzatekeela «hutsik egingo ez balitz»

Erredakzioa
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gorteetako hauteskundeetarakoPSOEren presidentegaiak azaldu du bera «ziur» zegoela Bateragune auzian auzipetutakoak zigortzeko «nahikoa froga» zegoela. Gainera, esan du poliziak frogak dituenean, bera «beti fio» dela poliziarekin; eta, hori hala, argi utzi du epaile baten aginduz atxilotu zituztela auzi horretan atxilotutakoak, nahiz eta bera Espainiako Barne ministro izan.

Bestalde, azaldu du «akatsik» egiten ez bada, eta «irmotasuna eta baretasuna» eta «presio poliziala» mantentzen badira ETAren amaiera «gertu» dagoela.

EA, Alternatiba, ezker abertzalea eta Aralarrek Espainiako Gorteetarako bozetan batera aurkezteko duten asmoaren inguruan, berriz, ez du azaldu hori «ona» edo «txarra» iruditzen zaion, baina esan du maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduri boza eman zieten «asko desilusionatuta» daudela.

Zabailan laster zabalduko duten espetxe berriari dagokionez, esan du «zentzugabekeria» dela espetxe hori ETAko kideentzat eraikitzen ari diren «bost izarreko kartzela» dela esatea, eta Espainian azkenaldian ireki dituztenen ezaugarri «berak» dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.