Politika

Rubalcabak ez du ETAren komunikaturik espero datozen egunetan

Espainiako Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak ez du uste ETAk datozen egunetan komunikaturik aterako duenik. Egun hauetan amaitzen da ustez ETAk Zutabe batean Espainiako Gobernuari pausoak emateko jarritako epea. Onda Cero Espainiako irratian esan ditu hitzok, eta esatearekin batera gaineratu du, egia esan behar bada, berak ez dakiela hori: "espekulazio hutsa da".

2006ko abenduaren 19a
19:10
Entzun
Batasuna "Alderdien Legearen barruan" datozen hauteskundeetan egotea "bake prozesuarentzat oso ona" izango litzatekeela gaineratu du. Hori gertatzea nahi duela esan du "demokratak beti pentsatu izan dugulako muturreko ideiek demokraziaren barruan bideratzeko alderdi batek egon behar duela". Hala ere, argi utzi du hauteskundeetan egoteko Alderdien Legea bete beharko duela Batasunak.

Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapatero eta PPko lehendakari Mariano Raxoi egitekoak diren bilerari buruz ere hitz egin du Rubalcabak. "Hitz egiteko konpartitu egin behar da, eta suposatzen da oposizoko lehenengo alderdiak konpartitu egin behar dutela, informazioaz gain, estrategia bat". Politika "antiterroristan" bat egitea oso garrantzitsua dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.