Eusko Legebiltzarreko Mahaiko kideJuan Mari Atutxaren,Gorka Knörren eta Kontxi Bilbaoren kontra desobedientziagatik jarritako kereila zabaldu, eta erakunde bereko Bozeramaileen Batzordeko kide Joseba Egibarri, Rafa Larreinari eta Antton Morcillori delitu bera egoztea erabaki du Maria Angeles Montes EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak.
Fiskalburuak uste du SA Sozialista Abertzaleak taldea ez desegiteko erabakia aurrera eramateko Bozeramaileen Batzordeko kide horien laguntza behar izan zutela Atutxak, Knörrek eta Bilbaok; hots, guztien parte-hartzeaz erabaki zela Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindua betetzeari uko egitea, eta, beraz, guztiek egin zutela "aginte judizialaren aurkako desobedientzia delitua".
Sozialista Abertzaleak taldearen inguruko auzia
SA desegiteko ukoa dela eta, Egibarren, Larreinaren eta Morcilloren aurka ere kereila ezarri du Fiskaltzak
Eusko Legebiltzarreko SA Sozialista Abertzaleak taldea desegiteari uko egin ziotelako Juan Mari Atutxaren (EAJ) , Gorka Knörren (EA) eta Kontxi Bilbaoren (EB-IU) aurka ezarritako kereila zabaldu egin du EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak. Hain zuzen ere, Joseba Egibar (EAJ), Rafa Larreina (EA) zein Antton Morcillo legebiltzarkideei ere kereila ezarri die. Legebiltzarreko Mahaiko kide dira lehen hirurak, eta Bozeramaileen Batzordekoak besteak. Maria Angeles Montesek uste du guztien parte-hartzea behar izan zela Espainiako Auzitegi Gorenak emandako agindua ez betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu