Politika

Sabin Arana, enplegu diputatua, kargutik kendu du EAko Bizkaiko Ejekutibak

EAko Bizkaiko Ejekutibak Sabin Arana, enplegu diputatua, kargutik kentzea erabaki du. Oraindik ere, Ejekutiba Nazionalak eta Bizkaiko Asanbladak Bizkaiko Ejekutibak hartutako erabakiarekin bat egin behar badute ere ez da aldaketarik espero. "Ildo independentistaren alde bultzatzen duten horiek" EAk albo batera utzi nahi dituela adierazi du Aranak, gaur arratsaldean eman duen prentsaurreko batean.

2004ko uztailaren 15a
20:50
Entzun
Sabin Aranak atzo jakin zuenez EAko Bizkaiko Ejekutibak enplegu diputatu kargutik kendu du. Erabakia espero ez bazuen ere, Sabin Aranari ez zioten ebazpenaren inongoarrazoirik eman. Halaber, diputatu izateari uzteak,bere talde osoari eragingo diola uste du Aranak, diputatu berriarekin talde guztia aldatu daitekeelako.

Bizkaiko enplegu diputatuak era berean, EAJk erabakiaren berri hark baino lehenago jakin zuela azaldu du. Sabinek albistea gauean ezagutu bazuen EAJk goizean jakin zuela esan du, hain zuzen ere EAk Bizkaiko Buru Batzarrarekin izan zuen bileraren ostean.

EAk "ildo indepentista bultzatzen duten horiek" desagertzeko nahia erakusten duen beste kasu bat azaldu du Aranak komunikabideen aurrean. Izan ere, duela astebete, Bilboko Udalean EAko bozeramaile eta Kirol, Hezkuntza eta Gazte arloetako zinegotzi Jose Manuel Uribarri kargutik kendu zuten. Horrek, Sabin Aranari zer pentsatu eman bazion ere, esan zuenez ez zuen espero atzo gauean adierazi ziotena. Azken hori gainera ez omen da alderdi barruan izan den aldaketa bakarra. Gehiagorik zehaztu ez duen arren, beste kasu gehiago eman direla azaldu du Aranak.

Ejekutiba Nazionalak eta Bizkaiko Asanbladak, Bizkaiko Ejekutibak hartutako erabakia aldatu ezean, Sabin Aranak bere lehengo lanera itzultzeko asmoa duela adierazi du gaurko prentsaurrekoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.