Espainiako Barne Ministerioak Twitter sare sozialaren bitartez jakinarazi duenez, Frantzian Sabin Mendizabal atxilotu dute. ETAkoa izatea leporatzen dio Espainiak, eta gaineratu du 2009tik zegola ihes eginda. Soraluzen jaioa da Mendizabal, 1979. urtean.
#ÚLTIMAHORA: Detenido en Francia el miembro de #ETA Sabin Mendizábal, en paradero desconocido desde 2009
— Ministerio Interior (@interiorgob) March 23, 2015
Lehen informazioen arabera, kale borrokan parte hartzea leporatzen diote. Espainiako Auzitegi Nazionalak terrorismo delitua leporatuta zuen emana atxilotzeko agindua. 2006an atxilotu zuten Mendizabal lehen aldiz, PPren Ermuko egoitzaren aurkako atentatu batekin lotuta, baina orduan aske utzi zuten.
Auzitegi Nazionalak lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion.