Sabino Arana sariak

2011ko abenduaren 21a
00:00
Entzun
2011KO SARITUAK

Nazioarteko Bake Konferentzia. Lokarrik antolatuta, bake konferentzia egin zuten Aiete jauregian urriaren 17an.Bake prozesuari egin dion «ekarpen berezi eta garrantzitsua» saritu nahi izan du fundazioak.

Deustuko Unibertsitatea. Zabalik egin dituen 125 urteetan, ia 100.000 ikasle trebatu dira. Horien prestakuntzan egindako lana saritu dute.

Bilboko Merkataritza Ganbera. Zuzenbide publikoko eta kudeaketa pribatuko erakundearen ibilbide luzea goretsi du.

Eunate Agirre. Bodyboard-eko munduko txapeldun berria da (Bilbo, 1982). Haren «kemena eta ahalegina» nabarmendu dute.

Maite Lafourcade. Maite Lafourcade (Baiona, 1934) zuzenbidean aditu, lege arloko ikerlari eta irakaslea da. Haren ibilbidea goretsi du fundazioak.

CAF. Trenbide sistemetarako osagaien enpresa «ongi eginiko lanaren eredu argia» delako jasoko du Sabino Arana saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.