Sabino Aranako sarbidea botatzen 2013an hasiko dira, «aukerarik badago»

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
A-8 autobideko Sabino Arabako sarbidea botako dutela agindua du Bizkaiko Diputazioak, baina noiz eraitsiko duten, ez. Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Iñaki Azkuna Bilboko alkateak bisita egin zuten atzo A-8 autobidean Bilbon egiten ari diren obretara; San Mames ingurutik jarriko diote sarbide berria, Sabino Aranakoaren partez. Ahaldun nagusiak berretsi zuen oraingo sarbidea kentzeko asmoa, baina epe zehatzik eman gabe; jakinarazi zuen aldundia prest dagoela datorren urtean diru sail bat jartzeko obra horietarako, «aukera ekonomikorik baldin badago». Lan horiek «ahalik eta azkarren» egitea nahi du Azkuna alkateak, baina aitortu du «beste lehentasun batzuk» ere badauzkala diputazioak.

Bilduk BIlboko hegoaldeko saihesbidea hartu zuen hizpide atzo; ez ditu aurreikuspenak bete, eta koalizioak ohartarazi du zorra eragingo duela azpiegitura horrek. Ermuan, berriz, Bizkaiko Diputazioari kontuak eskatuko dizkiote gaur, krisia tarteko atzeratu egin duelako saihesbidea egiteko proiektua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.