Iraken inbasioa

Saddam Husseinen ustezko armei buruzko informazioen inguruko ikerketa agindu du Tony Blairek ere

Iraken inbasioa justifikatzeko balio izan zuten Saddam Husseinen armei buruzko zerbitzu sekretuen txostenak ikertzeko agindu du gaur Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak; hain justu, AEBetako presidente George Bushek atzo hartutako erabaki berari heldu dio. AEBek eta Erresuma Batuak Saddam Husseinen erregimenak suntsipen handiko armak zituela esanez justifikatu zuten Iraken inbasioa, herrialde bateko zein besteko inteligentzia zerbitzuek egindako txostenetan oinarrituta. Gero eta argiago ari da geratzen, ordea, Iraken ez zegoela halako armarik.

2004ko otsailaren 3a
13:38
Entzun
Hain zuzen ere, Erresuma Batuko Gobernuak atzo onartu zuen lehendabiziko aldiz Iraken suntsipen handiko armak zeuden edo ez zalantzagarria zela.

AEBetan berriz, David Kay Washingtonek Irakera suntsipen handiko armen bila bidalitako ikuskatzaile taldeko buruak dimisioa aurkeztu zuen joan den astean, zehazki, arma horien aztarrenik topatu ez dutelako, eta kobentzituta dagoela Saddam Husseinen erregimenak ez duela inoiz halakorik izan. Kayren adierazpen eta dimisioaren inguruan sortutako zurrunbilo politikoak iteligentzia zerbitzuek Irakeko armagintzari buruz landutako txostenei buruzko ikerketa batzorde bat sortzera behartu dute Bush.

Dena den, oposizio demokratak zalantzan jarri du ikerketa batzorde horren independentzia, Bushek haren eraketan eskumen handiegiak dituela uste baitu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.