Sahararako karabana 300 tona elikagairekin irten da
BILBO. Saharar herriari 300 tona elikagai eramango dizkion elkartasun karabana atzo goizean irten zen Bilboko udaletxetik, eta hamabost egun barru iritsiko da Tindufeko errefuxiatu kanpalekura (Aljeria). Karabana sei kamioik, autobus batek eta noranahiko ibilgailu batek osatzen dute. Azukrea, arroza, barazkiak, atuna eta konpresak daramatza. 40 bizikleta ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu