Sailburuek astelehenean hartuko dute kargua, eta asteartean egingo dute aurreneko bilera

Berri agentzien arabera, Urkulluk "aspaldi" erabaki zuen sailburuak nortzuk izango diren. Zortzi izango dira. Lehendakariak larunbatean jakinaraziko du gobernua.

2012ko abenduaren 13a
10:13
Entzun

Larunbatean Eusko Jaurlaritzako lehendakari kargua hartu eta sailburuen izenak jakinarazi, astelehenean sailburuek kargua hartu eta asteartean gobernu kontseiluaren aurreneko lehen bilera. Horixe izango da datozen egunetako agenda Jaurlaritzarentzat.

Gaur aukeratu dute Urkullu lehendakari, eta etzi izendatuko dute, Gernika-Lumon. Iragarri zuen igandean ezagutaraziko dituela sailburuak, baina azkenean larunbatean bertan emango ditu haien izen-abizenak. Zortzi sailburuk osatuko dute exekutiboa; Patxi Lopezek zuzendutakoak baino bi gutxiagok.

Berri agentzien arabera, Urkulluk "aspaldi" erabaki zuen zeintzuk izango diren zortzi sailburu horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.