Aurreko legegintzaldian bezala, hamaika sailbururekin osatu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Jaurlaritza berria. Gainera, aldaketa gutxi izan da: hiru baino ez dira sailburu berriak. Tontxu Camposek Anjeles Iztueta ordezkatu du Hezkuntza Sailean; Esther Larrañagak Sabin Intxaurraga Ingurumenean, eta Nuria Lopez de Gereñuk Alvaro Amann Garraio eta Herrilanetan.
Hain justu, Jaurlaritzatik kanpo geratu diren hiru sailburu horientzat esker oneko hitzak izan ditu Ibarretxek kargu-hartze ekitaldian. Egindako lana eta agertutako zintzotasuna eskertu die.
Hamaika sailburuetatik zazpik euskara hutsez egin dute karguaren zina. Gainerako lauek, euskaraz zein gazteleraz. Ibarretxe lehendakariak berak ere euskara hutsean egin zuen joan den larunbatean kargua hartzeko mintzaldia.
Politika
Sailburuek kargua hartuta abian da Jaurlaritza berria
Goizeko hamaika eta erdietan hasi da Gasteizen, Ajuria-Enean, osatu berri den Jaurlaritzako sailburuek kargua hartzeko ekitaldia. Sailburuek banan-bana agindu dute kargua arduraz beteko dutela: hamaikatik zazpik euskara hutsez egin dute karguaz jabetzeko zina, eta gainerako laurek euskaraz zein gazteleraz. Taldea, funtsean, aurreko legegintzaldiko bera da, hiru bakarrik baitira sailburu berriak: Hezkuntza Sailaren ardura hartu duen Tontxu Campos (EA), Ingurumeneko Esther Larrañaga (EA) eta Garraio eta Herrilanetako Nuria Lopez de Gereñu (EAJ). Kargua hartu eta argazki ofiziala aterata aurreneko gobernu bilera egiten ari dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu